IKASTEKO BEKAK

Fundazioan jakitun gara pertsonen garapenerako prestakuntzak eta gizarteari egiten dion ekarpenean duin bihurtzeak duen garrantziaz, eta ziur gaude pertsona guztiok garapenerako aukera berdinak izan behar ditugula. Prestakuntza eskuratzea da bizi garen gizartearen etorkizunerako bermea.

Hori dela eta, Fundazioak urtero Ikasketetarako Beka batzuk ematen ditu, graduko ikasketak, goi-mailako zikloak, masterrak, doktoretzak eta ikastaro puntualak egin ahal izateko, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen prestakuntzaren osagarri.

Bekak ikasketekin lotutako gastuetarako dira, hala nola matrikulak, etxebizitza, mantenua, joan-etorriak, irakaskuntza-materiala, liburuak.