Integrazioa, berrikuntza eta eraldaketa soziala
Arreta integrala eta baliabide naturalei eskainitako enplegu duina lortzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Interesekotzat jotako proiektua.
Incorpora 1+
Incorpora 1+ programak, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatu baten bidez, baliabideetarako sarbide mugatua duten pertsonei bestelako etorkizun baten alde borrokatzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko aukera ematen die. Ibilbide honek laguntza, prestakuntza, komunitateari zerbitzua emateko proiektua, lan-orientazioa, bitartekaritza eta jarraipena hartzen ditu barne.
Itsasargia
Fundazioan, arreta berezia jartzen diogu gure erabiltzaileen osasun mentalari, eta enpleguaren bidez, gizarteratzea, autonomia eta ongizatea sustatzen ditugu. Horregatik, emozionalki laguntzen, sostengatzen eta bidelagun diren espezialistak ditugu.
Programa
Nekazaritza Eskola
Karabeleko elkartearen eskutik prestakuntza teoriko praktikoa eskaini zaie erabiltzaileei. Urtarriletik ekainera nekazaritza agroekologikoan zentratu da formakuntza, eta urritik abendura bitartean gehiago basogintzan, nahiz eta nekazaritzari lotuta egon.
Praktikak
Prestakuntza egin ondoren, erabiltzaileek praktikak egin ahal izateko enpresak eta proiektuak bilatu dira.
Lanerako baratzea
Prestakuntza teoriko-praktikoarekin batera, pertsonentzako lanerako baliabide bat jarri da martxan Insusadiko lurretan. Baliabide okupazional hori enplegurako ibilbide luzeagoa behar duten enplegagarritasun-mailako pertsonei zuzenduta dago.
Laguntza psikosoziala
Zabalduzek, programa hasten denetik amaitzen den arte, laguntza soziolaboral pertsonalizatua eskaintzen die erabiltzaile guztiei. Bai nekazaritza-eskolako erabiltzaileei, bai baratze okupazionaleko erabiltzaileei, nahiz eta bi lan-ildoek eskakizun-maila eta ibilbide desberdinak izan, emandako laguntza pertsonari egokitu zaio.
Laguntzaileak